IRISGARRITASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA11 de March de 2022Zahartze aktiboa adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat

https://www.baskforallconsulting.com/wp-content/uploads/2022/03/errotu-aida.png

Gizarteak ia ez du kontuan hartu adimen-desgaitasuna duten pertsonak ere zahartzen direla eta, beraz, beharrezkoa dela beraienganako zaintza egokitzea beren ezaugarri eta beharretara. Europako Erasmus + ekimenak finantzatutako Aidaproiektuak kontuan hartzen du gabezia hori, eta Lanbide Heziketaren (LH) kalitatea hobetzea du helburu, arlo horretako irakasleei eta profesionalei adimen-desgaitasuna duten adinekoen arretaren esparruan prestatzeko aukera eskainiz. Horrela, eskuratutako ezagutzak ikasleei helarazi ahal izango dizkiete.

 

 

Errotuk parte hartzen duen proiektu honen helburu nagusiak hauek dira:

 

  • Adimen-desgaitasuna duten adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, zer ezaugarri eta premia bio-psiko-sozial dituzten argi eta garbi adieraziko duen miaketa bat eginez.
  • Kolektiboari lotutako LHko irakasleentzat beharrezkoak diren gaitasun teknikoak identifikatzea, baita DIa duten adinekoak zuzenean zaintzen dituzten profesionalentzat ere, haien prestakuntza hobetzeko.
  • LHko ikasketa-plan bat diseinatzea gizartearentzako zerbitzuetan eta osasunaren gizarte-arretan lan egiten duten profesionalentzat, bai eta DIa duten adinekoen kolektiboari zuzeneko arreta ematen dioten profesionalentzat ere. Kalitatezko eduki horrek LHko irakasleen prestakuntza hobetzen lagunduko du..
  • Ahalik eta kalitate handieneko online prestakuntza garatzea, DIa duten adinekoen kolektiboarentzako arreta integralaren esparruan lan egiten duten irakasle eta profesionalen beharretara egokituta.

LHko ikasketa-planari dagokionez, ahalik eta prestakuntzarik osoena eskainiko die irakasleei, eta arretaren alderdi guztiei erantzungo die, osasun fisikoa, osasun mentala eta ongizate emozionala barne Material gehigarria ere izango du, irakasleek ikasitako kontzeptuak argiago ilustratu ahal izan ditzaten. Irakasleen prestakuntzari laguntzeko baliabide, tresna eta metodo praktikoen bilduma izango da.

 

Aurreikusitako online prestakuntzari esker, DIa duten adinekoekin lan egiten duten pertsona asko prestatu ahal izango dira, ikuspegi erabat berri eta berritzaile batetik; ikuspegi horrek haien behar biopsikosozialak lehenetsiko ditu, eta haien bizi-kalitatea hobetzea bilatuko du, hori guztia zahartze aktiboko programaren bidez erraztuta.

 

Aida proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan international@errotu.com