EKITALDI INKLUSIBOAK23 de June de 2021EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDAKO IKASTARO BATEAN PARTE HARTU DUGU

https://www.baskforallconsulting.com/wp-content/uploads/2021/06/BASKFORALL-UNIVERSIDAD-PAIS-VASCO-ACCESIBILIDAD.png

“Adimen artifiziala erabateko irisgarritasun unibertsalaren bidean: erronkak, aukerak eta aplikazioa” izeneko jardunaldian parte hartu dugu Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetan.

 

Miren Muñagorrik nabarmendu zuen, enpresei egiten dizkiegun prestakuntzetan aniztasuna da azpimarratzen duguna irisgarritasuna lantzeko funtsezko kontzeptu gisa, eta ez desgaitasuna. Pertsonak askotarikoak gara, eta bizitzan zehar egoera desberdinetan egon gaitezke, esaterako behar bereziak ditugun egoeretan.

 

Irisgarritasuna inguruneek, prozesuek, ondasunek, objektuek, tresnek eta zerbitzuek izan behar duten ezinbesteko baldintzatzat hartu behar da, pertsonok horiek ahalik eta modu autonomo eta naturalenean ulertu eta erabili ahal izan ditzagun. Beraz, irisgarritasun unibertsala, oztopo fisiko eta komunikatiboez haratago doan kontzeptu zabalago eta konplexuagoa dela deritzogu.

 

Gure lankide Miren Muñagorriren eta jardunaldian parte hartu duten gainerakoen hitzak entzun ditzakezu.

 

 

Informazio gehiago hemen