EREMU IRISGARRIEN DISEINUAIRISGARRITASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA16 de December de 2021DCARE, dementzia duten pertsonen zaintzaileentzako online hezkuntza-proiektua

https://www.baskforallconsulting.com/wp-content/uploads/2021/12/baskforall-errotu-dcare.png

Errotuk Italia, Espainia, Belgika, Grezia,Erresuma Batua eta Danimarkako

beste kide batzuekin batera parte hartuko duirismen globaleko proiektu europear honetan

Europako biztanleriaren zahartzearen ondorioz, bizitzaren fase horrekin lotutako nahasmenduak areagotzen ari dira. Horien artean azpimarratzekoa da 2050ean, kalkuluen arabera,dementzia izango duten 18 milioi europar inguru.

Zifra horiek erronka nabarmena dira Europarentzat. Alderdi garrantzitsuenetako bat pertsona horiek behar dituzten zainketak dira, askotan senideek eta/edo lagunek ematen baitituzte. Zeregin berri hori bere gain hartzeko prest ez sentitzeaz gain, dementzia duten pertsonen arretak beren bizitzako alderdi askotan eragiten die, hala nola osasun mentalean, lanean, harremanetan eta abarretan.

DCARE prestakuntza-premia horiei erantzuten die lanbide-heziketan, boluntarioen eta osasun-langileen etengabeko prestakuntzan eta helduen bizitza osoko ikaskuntzan erabili ahal izango den programa baten bidez.

 

Proiektuak honako emaitza hauek aurreikusten ditu produktu edo zerbitzu gisa:

Errotuk paper nabarmena du etxebizitza lagunkoi baterako tresnen prestaketan, eta, era berean, kalitatearen barne-ebaluatzailea da proiektuaren esparru globalean.

Baldintza sanitarioek ahalbidetzen badute, proiektuko bazkideak Donostian bilduko dira datorren maiatzean.