IRISGARRITASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA8 de February de 2022Ikasteko zailtasunak aukera bihurtuz

https://www.baskforallconsulting.com/wp-content/uploads/2022/02/baskforall-errotu-tudor-portada.png

TuDOrs proiektuak hizkuntza-irakasleei ikasteko zailtasunak dituzten pertsonei irakasteko gaitasunak ematen dizikie

Tudors proiektua Errotu gure partnerrarekin batera parte hartzen ari garen Europako proiektuetako bat da. Hizkuntza-irakasleen ezagutzak eta gaitasunak hobetzea du helburu: praktika berritzaileak baliatzen dira, ikasteko zailtasunak dituzten pertsonekin abian jartzeko. Hezkuntza inklusiboa sustatzen duen proiektu honen alderdi garrantzitsu bat irakasleen zeharkako gaitasunak indartzea da. Horren ondorioz, premia bereziak dituzten ikasleak babestu ahal izango dituzte hezkuntza-jardueretan.

 

 

 

Proiektuak hiru produktu sortuko ditu:.

  • 30 jardunbide egokirekin osatutako bilduma
  • Gutxienez atzerriko hizkuntzetako 140 irakaslerentzako on-line ikastaro bat
  • Gutxienez atzerriko hizkuntzetako 200 irakaslerentzako autoebaluazio-tresna bat

 

Proiektuaren produktu guztiak 6 hizkuntzatan egongo dira eskuragarri: gaztelaniaz, grekoz, eslovenieraz, ingelesez, italieraz eta errumanieraz.

 

Talde hauetako batekoa bazara:

  • Hizkuntza-irakasleak
  • Hizkuntzen irakaskuntzarako zentroak
  • Hizkuntza-eskolak ematen dituzten helduen hezkuntza-zentroak

jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago lortzeko.international@errotu.com helbidean.